207. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 18a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

243/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 2koa, María Ángeles García Briñol andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Sustapenaren eta Kudeaketaren zuzendariorde izendatzen duena; institutua Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago.

244/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 2koa, María Dolores Gutiérrez Urrestarazu andrea Eskubide Sozialetako Departamentuko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 2an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak berritzen dituena.

148/2019 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Ángel Labiano Mangado jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

149/2019 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Ángel Labiano Mangado jauna Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

150/2019 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Alexia Mauleón Goñi andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Zehapenen Prozeduraren Bulegoko burua.

153/2019 FORU AGINDUA, urriaren 7koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Alberto Errea Irisarri jauna, Koordinazio Elebidunaren Bulegoko burua, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Atalean, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

15/2019 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Alexia Mauleón Goñi andrea Tokiko Kudeaketaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

29/2019 FORU AGINDUA, urriaren 9koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, Amaya García López de Arana andrea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiko Turismo eta Merkataritza arloko Laguntzen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

82/2019 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Amalia Mercedes Cuartero Arteta andrea Hezkuntza Departamentuko Deialdien Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

83/2019 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Clara Salanueva Beldarrain andrea Hezkuntza Departamentuko Baterako Hezkuntzaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

84/2019 FORU AGINDUA, urriaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Carlos Ukar Arana jauna Hezkuntza Departamentuko Ebaluazio eta Kalitate Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

338E/2019 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Óscar Lecea Juárez jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buru izendatzen duena.

343E/2019 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Ana Carmen Jaso López andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

344E/2019 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, M. José Royo Vera andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.

29/2019 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Jesús María Echeverría Azcona jauna Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Ataleko buru izendatzen duena.

3300/2019 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, baimena ematen duena Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 30eko 3042/2019 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzeko.

6572/2019 EBAZPENA, irailaren 27koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, M.ª Rosario Paternáin Remón andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Nazioko eta Nazioarteko Adopzioen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

6573/2019 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, M.ª Rosario Paternáin Remón andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzako Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

6722/2019 EBAZPENA, urriaren 4koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Jesús María Vaca Guergué jauna Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzako Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendari izendatzen duena bitarte baterako.

6723/2019 EBAZPENA, urriaren 4koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Amalia Mercedes Cuartero Arteta andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia organismo autonomoko Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzako Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

1032/2019 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, eskumen batzuk erabiltzea, baita esparru-akordioak eta kontratu publikoak gauzatzeko izenpea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren organo batzuei eskuordetzen dizkiena.

1033/2019 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Óscar Lecea Juárez jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako Erabakitzeko Ahalmenaren eta Laguntzaren Jarraitutasunaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

1036/2019 EBAZPENA, urriaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Amaia Irastorza Alzuguren andrea, Lesakako OOLTko Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

1037/2019 EBAZPENA, urriaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Elixabet Elizalde Ariztegi andrea Lesakako OOLTko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

1038/2019 EBAZPENA, urriaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, M. Isabel Leiva Ruiz andrea Lizarrako Osasun Barrutiko Errehabilitazioko Laguntza Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz.

1949/2019 EBAZPENA, irailaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Raquel Luquin Bergareche andrea unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

1950/2019 EBAZPENA, irailaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Iñaki Zurutuza Arigita jauna unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

4E/2019 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Larraungo Udal Plana Aldazko 18. poligonoko 184. lurzatian aldatzeko espedientea, Promociones Ollin Sustapenak SLk sustatua.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

11/2019 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa 2018-2019 ikasturtean bukatu duten ikasleei hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak emateko deialdia egiten duena.

43/2019 EBAZPENA, irailaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2018-2019 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarriak eman eta ukatzen dituena, eta ordaintzen dituena.

2446E/2019 EBAZPENA, irailaren 17koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinak aldatzen baitu desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzetarako 2019ko gastua baimentzen duen ebazpena.

2501E/2019 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena ekainaren 2ko 1612/2017 Ebazpenaren bidez onartutako dirulaguntzei dagokien partidako gasturako, zeina onetsi baitzen errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko.

1.7. BESTELAKOAK

40/2019 EBAZPENA, irailaren 16koa, Garraio Zerbitzuko zuzendariak emana, errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duena. Probak 2019ko abuztuaren 30ean egin ziren.

22/2019 EBAZPENA, irailaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, aurretiazko administrazio baimena ematen duena Cavar-3B haize-parkerako, Valtierrako udal-mugartean.

23/2019 EBAZPENA, irailaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Valtierrako udal-mugarteko Cavar-3A haize-parkearen onura publikoa zehazki deklaratzen duena.

24/2019 EBAZPENA, irailaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Cadreitako udal-mugarteko eta Valtierrako udal-mugarteko Cavar-2 haize-parkearen onura publikoa zehazki deklaratzen duena.

25/2019 EBAZPENA, irailaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Cadreitako udal-mugarteko eta Valtierrako udal-mugarteko Cavar-1 haize-parkearen onura publikoa zehazki deklaratzen duena.

28/2019 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Tuterako udal-mugartean goi-tentsioko linea elektrikoaren aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta haren onura publikoaren deklarazioa.

21E/2019 EBAZPENA, irailaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona proiektu honi: “Zuntz optikoaren linea kanalizatzeko eta ezartzeko proiektua. N-121A/Etxalar adarra”, Etxalarko udal-mugartean. Sustatzailea Nasertic da.

72E/2019 EBAZPENA, irailaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona proiektu honi: Izpegin (Erratzu-Baztan) ura bildu eta eramateko proiektua, Baztango udal-mugartean. Sustatzailea Idoia Guillenea Dendarieta da.

75E/2019 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Erreniega 1 TZn zuntz optikoaren linea paratzeko proiekturako, Beriaingo, Galarko eta Zizurko udal-mugarteetan. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU da.

278E/2019 EBAZPENA, irailaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Lakuntzako udal-mugartean burdinurtu astun, gris eta nodularrerako instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Sakana SCI da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia UC 10B unitatean. Hasierako onespena

ANTZIN

Bideei buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

ANDOSILLA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

ARANGUREN

Jarduera-lizentzia. Baimena

ARTZI

Hiri-jarduketarako plan berezia Saraguetako 23. poligonoko 15A eta 16. lurzatietan. Behin betiko onespena

ATETZ

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Aldaketa, euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Hiri-jarduketarako plana Eguarasko 7. exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

AZUELO

Alkateordearen izendapena

BARILLAS

Aldaketa 2020rako ordenantzetan, tarifetan eta igorpenetan. Hasierako onespena

BERRIOBEITI

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena

BERRIOZAR

Zerga kontrolerako plana, 2019-2021 ekitaldietarako

BERTIZARANA

Xehetasun-azterketa, Narbarteko 1. poligonoko 30. lurzatian. Behin betiko onespena

CADREITA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 89. lurzatian. Hasierako onespena

CORELLA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 601. lurzatian. Behin betiko onespena

ETXARRI

2019ko aurrekontuko 2. eta 3. aldaketak. Hasierako onespena

ETXARRI ARANATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia Tellerialde kaleko 5 zenbakian. Behin betiko onespena

ETXAURI

Udalbatzako kideen lansariak eta dedikazio araubidea

GALAR

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

UHARTE

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

LAKUNTZA

Udal Planeko UAU 3.2 unitateko aldaketa behin betikoz onetsirik

LEKUNBERRI

Udal ordenantza, Ezkontza zibilak eta hilberrien aldeko agur edo omenaldi zibilak arautzen dituena. Hasierako onespena

MONTEAGUDO

2020rako ordenantzak, tarifak eta igorpenak. Hasierako onespena

NABASKOZE

Udal Plan Orokorra. Behin betiko onespena

ERRIBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia 16. poligonoko 1940. eta 1941. lurzatietan. Behin betiko onespena

JAITZ

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

SANTAKARA

2019ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

TAFALLA

Laburpena, laguntza ekonomikoak emateko deialdiarena. Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen zaizkie 2019. urtean gizarte larrialdi egoeran izan diren Tafallako bizilagunei. Haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze eta hezkuntzako beharren eremua

TUTERA

Hiri-jarduketarako plan berezia Tuterako Coscolin labean (ARDU-15 labearen patioa eta BEBPBko 19. exekuzio unitatea). Behin betiko onespena

TULEBRAS

Aldaketa 2020rako ordenantzetan, tarifetan eta igorpenetan. Hasierako onespena

VALTIERRA

Aldaketa Udal Plan Orokorreko UE 24 S.1 AR.1 unitatean. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERRIOPLANO

Bajas de oficio en el Padrón Municipal de Habitantes

CÁRCAR

Baja de oficio en el Padrón Municipal de Habitantes

LODOSA

Bajas de oficio en el Padrón Municipal de Habitantes

TAFALLA

Notificación de resolución de alcaldía

Notificación de resolución de alcaldía

Notificación de resolución de alcaldía

Notificación de resolución de Alcaldía

VIANA

Baja de oficio en el Padrón Municipal de Habitantes