121. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 22an hartua, LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen ekintza plana onesten duena.

Ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen (LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa) seigarren xedapen gehigarrian ezartzen denez, Nafarroako Gobernuak hori garatzeko ekintza plana prestatu eta onartuko du, eta partaidetzako prozesu bidez diseinatu beharko da.

Ekintza planak eduki hauek izanen ditu gutxienez: aplikatzeko epea, lortu nahi diren helburuak, ekintza publikoaren eremu guztietan hartu beharreko neurriak, gauzatzeko aurreikusi diren baliabide ekonomikoak, neurrien mailaz mailako ezarpena, arduren esleipena eta adierazle sistema batean oinarritutako ebaluazio ekintzak.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Ekintza Plana prestatu du, partaidetzako prozesu baten bidez eta foru lege horrek eskatutako elementu guztiak bilduta.

Planak 2019tik 2022ra arte iraunen du eta lau ardatz estrategikotan egituratuko da:

–Ekintza instituzionala.

–Prestakuntza eta trebakuntza.

–Sentikortzea eta parte-hartzea.

–LGTBI+ pertsonen arreta.

Orobat, lau jarduera ardatz estrategikoetan banatutako esku hartzeko eremuak identifikatu eta eremu bakoitzaren helburuak, neurriak eta ekintza orokorrak adierazten ditu.

Plana onartzeko eskumena Nafarroako Gobernuak dauka, ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen (LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa) ekintza plana, erabaki honi eranskin gisa gehitua, onestea.

2. Erabaki hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

ERANSKINA

LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen ekintza plana (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1907076